Translate

martes, 29 de enero de 2013

      • Laia lasterketa


Laia lasterketa, hankak bi laien gainean dituztela, jokalariek distantzia jakin bat ahalik eta azkarren egitean datzan lasterketari deritzo. Aitzur jaurtiketan modura, lanerako lanabes bat, berezko erabileratik aldenduz, aisialdiko kirol baterako erabiltzen da. 
Kirolariak hanka bakoitza laia batean oinarritu, bi trikimakotan joango balitz bezala, eta ahal duen eta lasterren joan behar du aurkariei lasterketa irabazteko.

  • TOKA


Toka izeneko euskal jokoan disko itxurako metalezko piezak, 250 gramukoak eta 6 cm ko diametrokoak gutxigorabehera, jaurtiki behar dira, 11-50 metroko distantzia batetik, helburua izanik egurrezko kajoi batean iltzaturik dagoen 3 bat cmko zabalera duen toka edo burnizko txapa kurbatu bat jotzea izanik helburua. Pieza batek toka edo txapa jotzen duenean kontatzen da tantoa (piezak txaparen aurka joaz eragindako soinuaz erraz egiaztatzen da hau), betiere piezak aurretik lurra jo ez badu.  Txanda bakoitzean jaurtikitako pieza kopurua aldakorra da tokiaren arabera (6-10) eta batzuetan piezak bi eskuak txandakatuz jaurtiki behar zirela eta txanpon arruntak jaurtikiz jokatzen zela ere jaso da.
XX. mendean zehar batez ere Gipuzkoan eta Nafarroako eta Bizkaiko herri batzuetan, hala nola Zaldibar eta Elorrio, jokatzen zen. Ohizko jokoa zen herriko jaietan. Hala ere, edozein egunetan maiz ikus zitekeen sagardotegietara inguratzen zen jendea tokan jokatzen ikustea. Gaur egun gehien bat herriko jaietara mugatzen da.
Toka jokalari trebea Manuel Matxain Aieteko donostiarra izan zen.

  • Palanka jaurtiketa



Palanka-jaurtiketa antzinako kirol bat zen, Espainiako hainbat tokitan eta bereziki Hego Euskal Herrian eta Aragoin ezaguna.
Historia:
Barra jaurtiketa kirol ezaguna zen antzina baina gaur egun oso gutxi praktikatzen den kirola da. Euskal Herrian kirolik zabalduena izan zen, baina jaurtiketa olinpikoak (diskoa, mailua, pisua eta xabalina) zabaltzen zihoazen heinean, palanka-jaurtiketa desagertzen joan zen. Euskaldunak palanka erabiltzen zuten harrobietan lan tresna gisa.


          • Estropadak

Estropada itsasontzien edo bestelako ontzien arteko lasterketa da.
Euskal Herrian eta besterik ez bada azaltzen, arraunketako herri kirola da, traineruekin egindakoa. Traineru kopuru batek, launakako txandatan banatuta, distantzia jakin batean elkarren arteko lasterketa moduko bat egiten du arraunlarien laguntzaz. Estropada irabazten duenak bandera bat jasotzen du saritzat. Ia herri kirol guztiak bezala, estropadak ere garai bateko eguneroko lanean (kasu honetan arrantzan) oinarritzen dira.

  • Bola jokoa


Jatorria nekazaritza- edo itsaso-lanetako jardueretan ez duen herri kirol bakanetariko bat da. Jokoaren helburua da jaurtigai batekin (gehienetan bola esferikoak) itu batzuk (txirlo, birlo, pirla, pirle, birla, brila, txirla... deituak) eraistea, horretarako prestatutako ingurune batean (bolatoki, bolaleku, karrejo edo boladera). Jaurtigaia botatzen duen jokalariari bolari deritzo.
  • Artzai txakurra
Artzain txakur batek artzainaren agindupean artalde bat zaindu eta gidatzeko duen trebezia neurtzen duen lehiaketa bat da. Euskal Herrian artzain-txakurren ohiko zeregina izan da artaldeak otso eta beste basapiztiengandik babestea; horretarako, mota berezi bateko txakurrak erabiltzen zituzten, artzakurrak edo artzanorak. Euskal Herrian zakur hauek bi arrazakoak ziren, nafar artzanorak Hegoaldean eta Pirinioetako mendiko zakurrak Iparraldean. Dena den, bi arraza oso antzekoak dira eta azken mendetan baino ez ziren bereizi.
XX. mendearen hasieratik, ordea, beste arraza zenbaitek ardiak gidatzeko zuten trebezia ikusita, artzainak txakurrak aldatzen hasi ziren. Txakur hauen ondorengoak dira egungo euskal artzain txakurrak beraien bi barietatekin: iletsua eta Gorbeiakoa. Dena den Euskal Herrian erabiliak izan dira baita ere Pirinioen inguruko beste zenbait txakur arrazak, denak elkarrengatik oso gertukoak hala ere. Esate baterako Landetako Labrit txakurrak zein Pirinio tar ardi txakurrak.
Euskal Herrian, artzain-txakurren lehenengo lehiaketa, artaldeak gidatzeko trebezia neurtzen zuena, 1955 urtean ospatu zen Oñatin, Katalunian eta beste herrialdeetan ospatzen ziren lehiaketen ereduari jarraiki. Geroztik, urtero ospatzen da irailaren erdialdean.

jueves, 24 de enero de 2013

  • Antzara jokoa


Euskal Herriko zenbait puntutan egiten den jokoa da. Helburua, oinetatik zintzilik dagoen antzara bati lepoa kentzea da.
Ahetze eta Urruñako auzoa den Oletan egiten da jaietan, eta Markina-Xemeinen, inauterietan.
Nahiz eta iraganean antzarak bizirik egon ohi zuren jokatzerako orduan, gaur egun, hilik egoten dira, animaliaren sufrimendua ekiditeko.
 

jueves, 17 de enero de 2013

  • Ahari jokoa


Euskal Herriko joko tradizionala, non bi artzaiek prestatutako ahari aurrez aurre jarri eta borrokari egiten dioten, apustu bat tarteko gehienetan. Jokoa zortzi kintze edo ekitalditan zehar burutzen da; ekitaldi horietan zehar irabazi-talka edo topekada gehien jo dituen ahari-jabeak irabazten du; kintze batean, ahari batek atzera egiten badu, jabeak aharia hartu eta berriz bestearen aurrean jartzeko aukera du. XX. mendearen bukaeratik, ahari-jokoak eztabaida bizia sortu zuen, animalien eskubideen aldeko eta jokoaren tradizioa aldezten dutenen artean. 2007 urtean, Eusko Jaurlaritzak Iurretako jaietan ospatzen ziren ahari-jokoak debekatu zituen.
  • Harri zulaketa


Harri zulaketa denbora jakin baten harri batzuei zuloak egitean datzan herri kirola da. Kirolariek "harri-zulatzaileak" izena hartzen dute, gaztelaniaz barrenadores izanda.
Irabazlea zulo gehien egiten duen taldea izaten da. Kirolari batek zuloa egiten diharduen bitartean beste batek ura botatzen du zulora, hirugarrena atsedenean dagoelarik.
Kirol hau meategietan lan egiten zuten eran oinarrituta dago, izan ere harrietan lehergailuak sartu ahal izateko horrela aritzen baitziren.
Gaur egun, kirola hedatuta dago batez ere Bizkaiko mendebaldean, bereziki Meatzaldean baina baita Ibai-Ezkerraldean ere.

jueves, 10 de enero de 2013

          • Txinga eraman
Txinga eramatea pertsona batek plaza batean leku batetik bestera txinga bana eskuekin eramatean datzan herri kirola da. Normalean 28 metroko plaza batean jokatzen da. Distantzia horrek plaza edo iltze izena jasotzen du. Ez dago denbora mugarik eta txingak ez du lurra ukitu behar, bestela epaileak amaitutzat ematen baitu saioa. Txingak distantziarik luzeenean eramaten dituenak irabazten du.


  •  Ingude altxaketa

Ingude altxatzea herri kirol bat da, Ipar Euskal Herrian tradizio handia duena.
Ingude burdinoletan erabiltzen zuten tresna izan zen. Errementariek ingudea bere bizkarrean eraman ohi zuten norabait lan egitera zihoazenean. Beraz, hain artean lehiaketa sortu zen. Hasieran ingude handiak mugitu arren, laster probetarako ingude txiki erabili zuten, ea nork altxaldi gehiago egiten zuen.
Arauzko ingudeak 18 kg. dauzka gizonentzat eta 10 emakumeentzat. Altxaldiak egiteko "U" itxura duen metalezko zutoin bat erabiltzen dute eta probak minutu bat eta hogeita hamar segundo dirau. Jose Lapatzaran bizkaitarrak errekorra du, ehun altxaldi egin ondoren.


          • Orga jokoa


Joko honetan, atzeko aldetik hartuz eta gurpilek lurra jo gabe, orgari birak eman behar zaizkio. Gurtaga lurreko puntu jakin batean izango du lotua orgak.

  • Zakua eraman
Zaku eramatea Euskal Herriko joko tradizionala da, zaku bat bizkar gainean distantzia mugatua ahalik eta azkarren egitea helburu duena. Jokoak garai bateko mugalarien lana irudikatzen du, non maiz zakua bizkarrean Guardia Zibilarengandik ihesi joan behar zuten. Lasterketa banaka nahiz taldeka, erreleboetan, egin daiteke. Gehienetan jokalari bakoitzak zeharkatu behar duen den distantzia 120 metrokoa da eta zakuka 80 eta 40 kilokoak izaten dira (gizonezko eta emakumezkoen lasterketetarako, hurrenik hurren).
 

miércoles, 9 de enero de 2013

            • Soka tira

Sokatira herri kirol bat da. Partaide ezberdinek osatutako bi taldeak soka baten alde bietan jarrita, sokari bakoitzak bere aldera tira egin behar diete.
Kirolaren helburua adierazitako leku edo marka jakin batetik beste taldea pasaraztea da. Talde bakoitzean 8 pertsona izaten dira, euretariko batek taldea zuzentzen duelarik.
Pisuaren arabera proba ezberdinak egoten dira, talde bakoitzeko partaideen pisuaren gehiketa kontuan hartuta. 525, 560, 640 eta 720 kilogramotako kategoriak alde batetik, eta pisu librekoa bestetik.
   
  • Olinpiar jokoak

Olinpiar Jokoetan lehiatu ziren arlo honetan 1900etik 1920ra.



            • Trontza

Bi helduleku dituen trontza izeneko zerra motarekin egiten den herri kirola da. Lurretik 45 eta 50 zentimetro altuera artean dagoen etzandako enborra ebakitzean datza. Bi kirolari jarduten direnez, bien artean koordinatu behar dira trontzaren alde batetik edo bestetik tira egiteko.

Mozketaren ondorioz lortutako trontzak osorik atera behar dira epaileek hauek baliozkotzat emateko. Gizonezkoek guztira 22 ebakidura egin behar dituzte eta emakumezkoek berriz, 10. Lasterren ebakitzen duen bikotea da garailea.
Herri kirol hau Pirinioetako mendi-herrietan egiten da normalean.
Normalki neskek 10 mozketa egiten dute, baina mutilek 22.










viernes, 4 de enero de 2013


          • Lokotx bilketa

Euskal Herriko joko tradizionala da, tarteka eta ilara batean jarritako lokotx edo egurrezko zatiak banan banan hartu eta ilararen mutur batean dagoen saski batera ahalik eta denbora laburrenean sartzea helburua duena. Jokoa banaka nahiz taldeka joka daiteke, azken kasu honetan taldekide adina ilara eta saskiak jarriz.