- TOKA
Toka izeneko euskal jokoan disko itxurako metalezko piezak, 250 gramukoak eta 6 cm ko diametrokoak gutxigorabehera, jaurtiki behar dira, 11-50 metroko distantzia batetik, helburua izanik egurrezko kajoi batean iltzaturik dagoen 3 bat cmko zabalera duen toka
 edo burnizko txapa kurbatu bat jotzea izanik helburua. Pieza batek toka
 edo txapa jotzen duenean kontatzen da tantoa (piezak txaparen aurka 
joaz eragindako soinuaz erraz egiaztatzen da hau), betiere piezak 
aurretik lurra jo ez badu.  Txanda bakoitzean 
jaurtikitako pieza kopurua aldakorra da tokiaren arabera (6-10) eta 
batzuetan piezak bi eskuak txandakatuz jaurtiki behar zirela eta txanpon
 arruntak jaurtikiz jokatzen zela ere jaso da.
XX. mendean zehar batez ere Gipuzkoan eta Nafarroako eta Bizkaiko herri batzuetan, hala nola Zaldibar eta Elorrio,
 jokatzen zen. Ohizko jokoa zen herriko jaietan. Hala ere, edozein 
egunetan maiz ikus zitekeen sagardotegietara inguratzen zen jendea tokan
 jokatzen ikustea. Gaur egun gehien bat herriko jaietara mugatzen da.
Toka jokalari trebea Manuel Matxain Aieteko donostiarra izan zen.

 
No hay comentarios:
Publicar un comentario