Translate

lunes, 11 de febrero de 2013


          • Esku pilota


Esku pilota edo esku huskako pilota, pilota jokoaren aldaera bat da, esku hutsez jokatzen dena. Bi jokalari edo bi bikote elkarren kontra arituz jokatzen da. Elkarren aurka diharduten bi alde horiek, txandaka, pilota bat kolpatzen dute, pilotak horma bat —frontisa— jo dezan, harik eta bi aldeetako batek huts egin duelako besteak puntua lortzen duen arte.
Euskal Herrian ez ezik, Errioxan, Aragoin eta Gaztela eta Leonen ere jokatzen da. Nazioartean ere, Irlandan antzerako kirola jokatzen da: Irlandar pilota.
Hainbat neurritako pilotalekuetan jokatzen da, nahiz ezker paretakoetan nahiz trinketeetan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario