AGUR!!
Bueno, neska mutilak, blog onetan jarri behar nuen guztia jarrita daukat, asko eskertzen dizuet blog hau zuei esker aurrera zegitu duela eta ez dut inoiz ahaztuko. Eta herri kirolei buruz lan bat egin baldin baduzue, gogoratu blog hau bisitatu!!
Translate
viernes, 22 de febrero de 2013
- Soka-muturra
- Soka-muturra
Kirol honen izenak literalki itzultzen du "muturra soka" ( soka "zentzudun" eta "muturra" mutur) bezala. Bigantxak ("zekorrak") da espainieraz. Tradiziotik ondorioztatzen da tokian abereak sarraskira zuzenduta eraman zuen soka luzeetako hirian zehar erregulartasunez asteko egun jakinean|zehaztuan (hiria hirian aldatzen duen). Noizean behin korridako zezen bat basatia, (pista bat egiteko) deitutako egitea Karrera ekitaldia, askatzea berriz jendetza burla egiten zuten zezenen. Mendetik aurrera 14 zezen aldi bakoitzean izan ziren gehiago aho-uhal askea nahita, azken batean zezenengan parte hartzeko tradiziora gidatzen du . Ezagutzen da ere bezala soka-moztu dezaten jokoa, soka-mutilen jokoa.
Batzuetan honek gauean pasatuko zuen, zezenengana konektatutako argiekin, zezen-suzko-aren aitzindaririk probableena edo " su-zezena ". En zezen-suzko-a , su artifizial-artefaktu bat zezen batengana lotzen da eta gauean piztu zuen.
Gaur egun batzuetan hau praktikatzen da zezen-plazetan, ekaitz edo, lekuko zekorrekin, permanente, ere. Zezenak ondo badaude garatuta darabilte da zezenetako korridarako preludioa bezala, zezenen korridaren ezaugarri erregularra Iruñea /Pamplona da.

- Oilar borroka
- Oilar borroka

lunes, 11 de febrero de 2013
- Esku pilota
- Esku pilota
Esku pilota edo esku huskako pilota, pilota jokoaren aldaera bat da, esku hutsez jokatzen dena. Bi jokalari edo bi bikote elkarren kontra arituz jokatzen da. Elkarren aurka diharduten bi alde horiek, txandaka, pilota bat kolpatzen dute, pilotak horma bat —frontisa— jo dezan, harik eta bi aldeetako batek huts egin duelako besteak puntua lortzen duen arte.
Euskal Herrian ez ezik, Errioxan, Aragoin eta Gaztela eta Leonen ere jokatzen da. Nazioartean ere, Irlandan antzerako kirola jokatzen da: Irlandar pilota.
Hainbat neurritako pilotalekuetan jokatzen da, nahiz ezker paretakoetan nahiz trinketeetan.
lunes, 4 de febrero de 2013
- Ardi mozketa
- Ardi mozketa
Guraizeak edo ardiak mozteko makina erabiliz, ardiari ahalik eta azkarren eta egokien ilea moztean datzan lehiari deritzo. Beste herri kirol asko bezala, ardi moztea lanbide baten jarduera batetik dator: artzantzatik. Artzainek, udaberrian, mendietako goi larreetara artaldeak igo aurretik, ardiei ilea mozten diete.
domingo, 3 de febrero de 2013
martes, 29 de enero de 2013
- Laia lasterketa
- Laia lasterketa
Laia lasterketa, hankak bi laien gainean dituztela, jokalariek distantzia jakin bat ahalik eta azkarren egitean datzan lasterketari deritzo. Aitzur jaurtiketan modura, lanerako lanabes bat, berezko erabileratik aldenduz, aisialdiko kirol baterako erabiltzen da.
Kirolariak hanka bakoitza laia batean oinarritu, bi trikimakotan joango balitz bezala, eta ahal duen eta lasterren joan behar du aurkariei lasterketa irabazteko.
TOKA
Toka izeneko euskal jokoan disko itxurako metalezko piezak, 250 gramukoak eta 6 cm ko diametrokoak gutxigorabehera, jaurtiki behar dira, 11-50 metroko distantzia batetik, helburua izanik egurrezko kajoi batean iltzaturik dagoen 3 bat cmko zabalera duen toka
edo burnizko txapa kurbatu bat jotzea izanik helburua. Pieza batek toka
edo txapa jotzen duenean kontatzen da tantoa (piezak txaparen aurka
joaz eragindako soinuaz erraz egiaztatzen da hau), betiere piezak
aurretik lurra jo ez badu. Txanda bakoitzean
jaurtikitako pieza kopurua aldakorra da tokiaren arabera (6-10) eta
batzuetan piezak bi eskuak txandakatuz jaurtiki behar zirela eta txanpon
arruntak jaurtikiz jokatzen zela ere jaso da.
XX. mendean zehar batez ere Gipuzkoan eta Nafarroako eta Bizkaiko herri batzuetan, hala nola Zaldibar eta Elorrio,
jokatzen zen. Ohizko jokoa zen herriko jaietan. Hala ere, edozein
egunetan maiz ikus zitekeen sagardotegietara inguratzen zen jendea tokan
jokatzen ikustea. Gaur egun gehien bat herriko jaietara mugatzen da.
Toka jokalari trebea Manuel Matxain Aieteko donostiarra izan zen.
Palanka jaurtiketa
Palanka-jaurtiketa antzinako kirol bat zen, Espainiako hainbat tokitan eta bereziki Hego Euskal Herrian eta Aragoin ezaguna.
Historia:
Barra jaurtiketa kirol ezaguna zen antzina baina gaur egun oso gutxi praktikatzen den kirola da. Euskal Herrian
kirolik zabalduena izan zen, baina jaurtiketa olinpikoak (diskoa,
mailua, pisua eta xabalina) zabaltzen zihoazen heinean,
palanka-jaurtiketa desagertzen joan zen. Euskaldunak palanka erabiltzen
zuten harrobietan lan tresna gisa.

- Estropadak
Estropada itsasontzien edo bestelako ontzien arteko lasterketa da.
Euskal Herrian eta besterik ez bada azaltzen, arraunketako herri kirola da, traineruekin
egindakoa. Traineru kopuru batek, launakako txandatan banatuta,
distantzia jakin batean elkarren arteko lasterketa moduko bat egiten du
arraunlarien laguntzaz. Estropada irabazten duenak bandera bat jasotzen
du saritzat. Ia herri kirol guztiak bezala, estropadak ere garai bateko eguneroko lanean (kasu honetan arrantzan) oinarritzen dira.
Bola jokoa


- Artzai txakurra
Artzain txakur batek artzainaren agindupean artalde bat zaindu eta gidatzeko duen trebezia neurtzen duen lehiaketa bat da. Euskal Herrian artzain-txakurren ohiko zeregina izan da artaldeak otso eta beste basapiztiengandik babestea; horretarako, mota berezi bateko txakurrak erabiltzen zituzten, artzakurrak edo artzanorak. Euskal Herrian zakur hauek bi arrazakoak ziren, nafar artzanorak Hegoaldean eta Pirinioetako mendiko zakurrak Iparraldean. Dena den, bi arraza oso antzekoak dira eta azken mendetan baino ez ziren bereizi.
XX. mendearen hasieratik, ordea, beste arraza zenbaitek ardiak
gidatzeko zuten trebezia ikusita, artzainak txakurrak aldatzen hasi
ziren. Txakur hauen ondorengoak dira egungo euskal artzain txakurrak beraien bi barietatekin: iletsua eta Gorbeiakoa. Dena den Euskal Herrian erabiliak izan dira baita ere Pirinioen inguruko beste zenbait txakur arrazak, denak elkarrengatik oso gertukoak hala ere. Esate baterako Landetako Labrit txakurrak zein Pirinio tar ardi txakurrak.

jueves, 24 de enero de 2013
Antzara jokoa
Euskal Herriko zenbait puntutan egiten den jokoa da. Helburua, oinetatik zintzilik dagoen antzara bati lepoa kentzea da.
Ahetze eta Urruñako auzoa den Oletan egiten da jaietan, eta Markina-Xemeinen, inauterietan.
Nahiz eta iraganean antzarak bizirik egon ohi zuren jokatzerako
orduan, gaur egun, hilik egoten dira, animaliaren sufrimendua ekiditeko.
jueves, 17 de enero de 2013
Ahari jokoa

Harri zulaketa
Harri zulaketa denbora jakin baten harri batzuei zuloak egitean datzan herri kirola da. Kirolariek "harri-zulatzaileak" izena hartzen dute, gaztelaniaz barrenadores izanda.
Irabazlea zulo gehien egiten duen taldea izaten da. Kirolari batek
zuloa egiten diharduen bitartean beste batek ura botatzen du zulora,
hirugarrena atsedenean dagoelarik.

Gaur egun, kirola hedatuta dago batez ere Bizkaiko mendebaldean, bereziki Meatzaldean baina baita Ibai-Ezkerraldean ere.
jueves, 10 de enero de 2013
- Txinga eraman
Txinga eramatea pertsona batek plaza batean leku batetik bestera txinga bana eskuekin eramatean datzan herri kirola da. Normalean 28 metroko plaza
batean jokatzen da. Distantzia horrek plaza edo iltze izena jasotzen
du. Ez dago denbora mugarik eta txingak ez du lurra ukitu behar, bestela
epaileak amaitutzat ematen baitu saioa. Txingak distantziarik luzeenean
eramaten dituenak irabazten du.
- Ingude altxaketa
Ingude altxatzea herri kirol bat da, Ipar Euskal Herrian tradizio handia duena.
Ingude burdinoletan
erabiltzen zuten tresna izan zen. Errementariek ingudea bere bizkarrean
eraman ohi zuten norabait lan egitera zihoazenean. Beraz, hain artean
lehiaketa sortu zen. Hasieran ingude handiak mugitu arren, laster
probetarako ingude txiki erabili zuten, ea nork altxaldi gehiago egiten
zuen.
- Zakua eraman
Zaku eramatea Euskal Herriko joko tradizionala da, zaku bat bizkar gainean distantzia mugatua ahalik eta azkarren egitea helburu duena. Jokoak garai bateko mugalarien lana irudikatzen du, non maiz zakua bizkarrean Guardia Zibilarengandik
ihesi joan behar zuten. Lasterketa banaka nahiz taldeka, erreleboetan,
egin daiteke. Gehienetan jokalari bakoitzak zeharkatu behar duen den
distantzia 120 metrokoa da eta zakuka 80 eta 40 kilokoak izaten dira
(gizonezko eta emakumezkoen lasterketetarako, hurrenik hurren).
miércoles, 9 de enero de 2013
- Soka tira
Sokatira herri kirol
bat da. Partaide ezberdinek osatutako bi taldeak soka baten alde bietan
jarrita, sokari bakoitzak bere aldera tira egin behar diete.
Kirolaren
helburua adierazitako leku edo marka jakin batetik beste taldea
pasaraztea da. Talde bakoitzean 8 pertsona izaten dira, euretariko batek
taldea zuzentzen duelarik.
Pisuaren arabera proba ezberdinak egoten dira, talde bakoitzeko
partaideen pisuaren gehiketa kontuan hartuta. 525, 560, 640 eta 720
kilogramotako kategoriak alde batetik, eta pisu librekoa bestetik.
- Olinpiar jokoak
Olinpiar Jokoetan lehiatu ziren arlo honetan 1900etik 1920ra.

- Trontza
Bi helduleku dituen trontza izeneko zerra motarekin egiten den herri kirola
da. Lurretik 45 eta 50 zentimetro altuera artean dagoen etzandako
enborra ebakitzean datza. Bi kirolari jarduten direnez, bien artean
koordinatu behar dira trontzaren alde batetik edo bestetik tira egiteko.- Trontza
Mozketaren ondorioz lortutako trontzak osorik atera behar dira
epaileek hauek baliozkotzat emateko. Gizonezkoek guztira 22 ebakidura
egin behar dituzte eta emakumezkoek berriz, 10. Lasterren ebakitzen duen
bikotea da garailea.
Herri kirol hau Pirinioetako mendi-herrietan egiten da normalean.
Normalki neskek 10 mozketa egiten dute, baina mutilek 22.
viernes, 4 de enero de 2013
- Lokotx bilketa
Euskal Herriko joko tradizionala da, tarteka eta ilara batean jarritako lokotx edo egurrezko zatiak banan banan hartu eta ilararen mutur batean dagoen saski batera ahalik eta denbora laburrenean sartzea helburua duena. Jokoa banaka nahiz taldeka joka daiteke, azken kasu honetan taldekide adina ilara eta saskiak jarriz.
- Lokotx bilketa
Suscribirse a:
Entradas (Atom)