Euskal Herriko joko tradizionala, non bi artzaiek prestatutako ahari aurrez aurre jarri eta borrokari egiten dioten, apustu bat tarteko gehienetan. Jokoa zortzi kintze
edo ekitalditan zehar burutzen da; ekitaldi horietan zehar
irabazi-talka edo topekada gehien jo dituen ahari-jabeak irabazten du;
kintze batean, ahari batek atzera egiten badu, jabeak aharia hartu eta
berriz bestearen aurrean jartzeko aukera du. XX. mendearen bukaeratik,
ahari-jokoak eztabaida bizia sortu zuen, animalien eskubideen aldeko eta jokoaren tradizioa aldezten dutenen artean. 2007 urtean, Eusko Jaurlaritzak Iurretako jaietan ospatzen ziren ahari-jokoak debekatu zituen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario