Translate

martes, 29 de enero de 2013

  • Artzai txakurra
Artzain txakur batek artzainaren agindupean artalde bat zaindu eta gidatzeko duen trebezia neurtzen duen lehiaketa bat da. Euskal Herrian artzain-txakurren ohiko zeregina izan da artaldeak otso eta beste basapiztiengandik babestea; horretarako, mota berezi bateko txakurrak erabiltzen zituzten, artzakurrak edo artzanorak. Euskal Herrian zakur hauek bi arrazakoak ziren, nafar artzanorak Hegoaldean eta Pirinioetako mendiko zakurrak Iparraldean. Dena den, bi arraza oso antzekoak dira eta azken mendetan baino ez ziren bereizi.
XX. mendearen hasieratik, ordea, beste arraza zenbaitek ardiak gidatzeko zuten trebezia ikusita, artzainak txakurrak aldatzen hasi ziren. Txakur hauen ondorengoak dira egungo euskal artzain txakurrak beraien bi barietatekin: iletsua eta Gorbeiakoa. Dena den Euskal Herrian erabiliak izan dira baita ere Pirinioen inguruko beste zenbait txakur arrazak, denak elkarrengatik oso gertukoak hala ere. Esate baterako Landetako Labrit txakurrak zein Pirinio tar ardi txakurrak.
Euskal Herrian, artzain-txakurren lehenengo lehiaketa, artaldeak gidatzeko trebezia neurtzen zuena, 1955 urtean ospatu zen Oñatin, Katalunian eta beste herrialdeetan ospatzen ziren lehiaketen ereduari jarraiki. Geroztik, urtero ospatzen da irailaren erdialdean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario