KIROLAK
- Aizkora proba edo aizkolaritza
Enbor
bat edo gehiago aizkoraz
ahalik eta denbora gutxienean moztea da, eta banaka,
binaka edo taldeka lehiatu daiteke. Enborra zutik edo etzanda egon
daiteke.
Apustuetan
bi laguntzaile izaten ditu ondoan: "erakuslea", kolpea non
jo aholkatzen diona, eta "botileroa". Txapelketetan
aizkolariak laguntzailerik gabe aritzen dira.
- Aizkoraren nondik norakoak
Garai batean Euskal Herrian pago ugari zegoela eta, zuhaitz hori
aizkoraren ikur bihurtu zen. Gaur, ordea, hainbeste pagadi ez dagoenez,
zuhaitz horren prezioak gora egin du nabarmen. Horregatik, ugariagoa
den pinua ere erabiltzen da egun aizkoran aritzeko, baina gutxitan, eta
batez ere Bizkaian.Aizkora kirol garestia izanik, pentsaezina da aizkolaria aizkoratik
soilik bizi daitekeenik. Pilotari profesionalek ez bezala, aizkolariak
ez du enpresekin kontraturik eta kirola eta lana uztartu behar izaten
ditu. Horrek, baina, ez du esan nahi aizkoran doan egiten duenik.
- Erakustaldia eta txapelketa
Aizkolariak hiru bide horiexek ditu dirua poltsikoratzeko. Desafioan
edo apustuan, erronka bota eta diru kopuru jakin bat jartzen da jokoan.
Kasu horretan, garaileak eta bere alde apustu egiten dutenek irabazten
dute diru hori. Apustuetan, aizkolariak bi laguntzaile izaten ditu
alboan: erakuslea, aizkorakadak non eman esateko; eta botileroa,
denbora neurtu eta beste aizkolariak nola doazen jakinarazteko.
Artekariak dira apustuez arduratzen direnak.
Edonola ere, erakustaldiak egiteagatik ere izaten du diru-saririk
aizkolariak
. Kasu horretan, udaletxeak edo erakustaldia antolatu duenak ordaintzen dio aizkolariari.
Azken diru-iturria txapelketa izan ohi da. Urtero jokatzen den Euskal
Herriko txapelketa nagusia da txapelketen artean garrantzitsuena. Hala
ere, badira beste zenbait: Donostiako Urrezko Kopa, Urrezko Aizkora
edota Nafarroako Federazioak antolatzen duen Nafarroako bi-bitako
txapelketa.
- Egurraren neurriak
Ontza da aizkoran erabiltzen den neurria, eta enborraren gerribuelta
neurtzeko balio du. Neurri ohikoena oinbetekoa da (36 ontza), baina
apustuetan 80 ontzakoak, kanakoak (108 koak) eta handiagoak, 110eko
enborrak, ere erabiltzen dira. Txapelketetan, berriz, ohikoenak
kana-erdikoak (54 ontzakoak), 60 ontzakoak eta oinbikoak (72 ontzakoak)
dira.
- Enbor-mozketa
- Aizkora
- Gaztetxoak aizkoran
No hay comentarios:
Publicar un comentario